2011/12/02

ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzen da.
Aurten, larunbata denez ikastolan, ostiralak 2an ospatu dugu. Karaokea, esaera zaharrak... festan ospatu ere!
Horren adibide ondorengo argazkiak.






2011/12/01

SAN ANDRES AZOKA 2011

Aurten ere San Andres eguna iritsi da, eta honekin batera Eibarren hain ospetsua den azoka. Urtero bezala ikastolan ere San Andres azoka antolatu dugu: barazkiak, talo eta txorizoa, baserritar jantziak...
Hemen dituzue argazki batzuk, ea gustokoak dituzuen.


Jarraian, zuen laguntzaz,  Iturburun antolatutako azokaren argazkiak dituzue.











Goizeko ekintzen ondoren, arratsaldez, patioan jolasak egin genituen eta primeran pasa genuen  argazkiak ikustea besterik ez dago.











2011/11/14

2011-2012 GAZTAÑERRE EGUNA

Aurten ere, Iturburun, Gaztañerre eguna ospatu dugu . Lehenengo mailatik seigarren mailararteko ikasle guztiok aretoan elkartu gara. Gaztainen zuhaitza eraman eta abestu ondoren gelara bueltatu eta gaztainak jan ditugu.
 Hona hemen  argazkiak.





Aretoan elkartu garen momentua.














Lehen eta bigarren mailakoak "Erre errekin" abestia kantatzen.

















2011/11/07

EIBAR EZAGUTZEN

Pasa den ostiralean, hilak 4,  2. mailako ikasleak Erdi Aroko gaia lantzen gaudela eta Eibar herrian dauden garai hartako eraikinak ezagutzera atera ginen.
Primeran pasatu genuen eta horren adibide ondoren ateratako argazkiak.

Irteerari hasiera emateko Isasi jauregia aukeratu genuen.




Untzagatik pasatu ondoren San Andres elizara ailegatu ginen. kanpotik klaustroa ikusi ondoren hamarretakoa jan eta elizara barrura sartu ginen.

















San Andres elizaren aurrean Zuloaga pintorearen bustoa dago. Azalpenak entzun ondoren berrriro ere argazkia atera genuen.



Hamarretako ederra jan eta indarrak berreskuratu ondoren eliza barrura sartu ginen hango berezitasunak ikustera.







San Andres elizatik abiatu eta Urkizuko parkera iritsi ginen.



Handik Azitaingo elizara ailegatu ginen.







Eta bukatzeko frontoira joan ginen. Bapo bazkaldu eta jolastu ondoren, Ego Gainera bueltatu ginen.

2011/10/17

LAPURREKETARA IRTEERA

Bigarren mailakook pasa den astean, urriaren 13 eta 14an Lapurreketa baserri eskolan egon ginen hainbat ekintza burutzen (baratza, korta, mendi irteera...).
Primeran pasa genuen denok elkarrekin. Asko ikasteaz gain jolaserako denbora librea ere izan genuen eta eguraldia lagun izan genuenez denetik egiteko eta disfrutatzeko astia izan genuen.
Hemen dituzue bertan ateratako hainbat argazki.



Hemen adi adi gaude errezeta goxo honen pausoak ondo burutzeko.


























Hemen errezetaren ondorioa.



ZEIN GOXOA, EZTA?















Zein ondo pasatu genuen baratzean aitzurrarekin!!!!













kortako animaliak gobernatzen ere saiatu ginen.

















Aisialdia, lagunekin disfrutatzeko momentu atsegina.







Bazkaltzeko unea denok elkarrekin jangelan.










Hango mendietan zehar ibilbidetxo bat egiteko prest.

























Azkenik iritsi zen gaua eta honekin batera diskoteka.





2011/09/06

2011-2012 KURTSO HASIERA

kaixo lagunok:
Zer moduz udako oporrak?
Gaur eman diogu kurtso berriari hasiera eta honekin batera gure bloga berriro martxan jartzen dugu.
Lehen eguna dela eta seigarren mailakoek jaialditxo bat prestatu dute harrera egiteko lehen mailakoei. 
Hemen dituzue aurtengo kurtsoko lehen argazkiak.