2014/02/26

IRABAZLEAK GURE ARTEAN

Iturburun agenda 21 daukagu, geure mundua zaintzeko.Horri buruz ipuin lehiaketa bat antolatu genuen. Ipuinaren izenburua OSASUNA ETA ELIKADURA izan behar zen.

Ondoren datorren argazkian, kamiseta berdez ikastetxeko agenda 21 eko arduradunak agertzen dira, eta beraien ondoan, ipuin lehiaketako irabazleak daude.

EZAGUTZEN AL DUZUE INOR?????



Abenduko oporretan idatzi nuen ipuina, Mikel izeneko mutil bati buruz doa, autobuseko atean ataskatu zena. Oinez joan izan behar zen, oinez ziola sagarrondo bat aurkitu zuen eta ez zekien zer fruta ziren eta jaten hasi zen eta gustatu egin zitzaion. ZER GERTATUKO DA????

2.zikloko irabazlea izan nintzen eta urduri sentitu nintzen jendearen aurrean irakurri behar nuelako ipuina.



Egileak: Olatz Bastarrika eta Jokin Bengoa

2014/02/19

PLASTIKAKO LANAK

Aurten guk erabaki dugu plastikan lauzak egitea.
Arabiari buruz ari garenez,beraien artea kopiatzen ari gara.
Horretarako, lehenengo bideo batean hainbat mezkita ta bertako dekorazio miresgarria ikusi genituen.
Ondoren Eukenekin, plastikako klasean lauzak kopiatzen ibili gara.

Argazkian ikusten dituzuenak Eukenekin egindako lauzak dira.


Moussak letra arabiarrez , gure izena idazten erakutsi digu. 
ESKERRIK ASKO MOUSSA !!!!!!!!!!!



Nahi baduzue lauzak ikustera etorri Iturburura etortzeko gonbidatuta zaudete.

Egileak: JOKIN A.,IRATI,JUNE A. eta HELENE.

2014/02/13

4.XAKE LEHIAKETA

Aurten liburutegian 4.xake lehiaketa izan da. Bertan lau taldek parte hartu genuen, nire gelatik nik bakarrik parte hartu nuen.

Lehenengo partidan nire aurkariak errenditu egin ziren, baina Virginiak ez zien utzi baina partidan ez ziren asko ahalegindu, 2. partida finala izan zen eta irabazi egin nuen.

Kalaka eta ni izan gara irabazleak
 


Ostiralero joaten naiz deportibora xakean jolastera,ondo pasatzen da animatu zuek ere.