2011/11/14

2011-2012 GAZTAÑERRE EGUNA

Aurten ere, Iturburun, Gaztañerre eguna ospatu dugu . Lehenengo mailatik seigarren mailararteko ikasle guztiok aretoan elkartu gara. Gaztainen zuhaitza eraman eta abestu ondoren gelara bueltatu eta gaztainak jan ditugu.
 Hona hemen  argazkiak.





Aretoan elkartu garen momentua.














Lehen eta bigarren mailakoak "Erre errekin" abestia kantatzen.

















2011/11/07

EIBAR EZAGUTZEN

Pasa den ostiralean, hilak 4,  2. mailako ikasleak Erdi Aroko gaia lantzen gaudela eta Eibar herrian dauden garai hartako eraikinak ezagutzera atera ginen.
Primeran pasatu genuen eta horren adibide ondoren ateratako argazkiak.

Irteerari hasiera emateko Isasi jauregia aukeratu genuen.




Untzagatik pasatu ondoren San Andres elizara ailegatu ginen. kanpotik klaustroa ikusi ondoren hamarretakoa jan eta elizara barrura sartu ginen.

















San Andres elizaren aurrean Zuloaga pintorearen bustoa dago. Azalpenak entzun ondoren berrriro ere argazkia atera genuen.



Hamarretako ederra jan eta indarrak berreskuratu ondoren eliza barrura sartu ginen hango berezitasunak ikustera.







San Andres elizatik abiatu eta Urkizuko parkera iritsi ginen.



Handik Azitaingo elizara ailegatu ginen.







Eta bukatzeko frontoira joan ginen. Bapo bazkaldu eta jolastu ondoren, Ego Gainera bueltatu ginen.