2012/02/23

EIBARKO JOKALARIAK 2012

Azkenaldian festarik festa gabiltza. gaur arratsaldez Eibarko jokalariak etorri zaizkigu: Jon Altuna (aurrelaria), Mikel Arruabarrena (aurrelaria), Irati Batiz eta Alaitz Zeoane.
Denok elkartu gara aretoan harrera egiteko eta animoak emateko.

Hemen dituzue argazkiak.







JANARI OSASUNTSUA 2012

Aurten iaz bezala kutxaren Gizarte Ekintzak honako programa hau eskeini digu parte hartzeko: "Ongi janez indartxu eta osasuntsu haziko zara".
Atzo, otsailaren 22an gurasoendako hitzaldia izan zen Ana Elbusto ponentearen eskutik.

Hemen dituzue ateratako argazkiak.


Programari hasiera emateko Maitane monitoreak azalpenak ematen hasi da.










Zer erosiko dugu?




Erositako janariak, piramidean multzokatu ditugu.

2012/02/21

MARTITZEN KARNABAL 2012


Gaur martitzen karnabal izanik etxetik mozorrotuta etorri gara. Mozorroak, jolasak, txokolatea, egun berezia da eta, argazki piloa atera ditugu zuek ikus dezazuen zein ondo pasatu dugun.
Halere dena ez da festa izan, lan pixkat ere egin dugu, ikustea besterik ez daukazue.


















              kanpaina bukaera zela eta aretora joan gara gure marrazkiarekin.

















                   Maila guztien artean ederki apaindu dugu gure Argitxo.


Argitxoren ondoan gure mozorroekin, argazki polit bat atera dugu.
Aretoko ekintza bukatu ondoren gelan hamarretakoa jan eta jolasten pasa dugu.



Arratsaldean jolasetan parte hartu dugu. Intxaur jolasa, pelota dantza eta aulki dantza.








Azkenik, txokolate beroa bizkotxoarekin jan dugu.


ZEIN ONDO PASATU DITUGUN AURTEN ERE KARNABALAK!!!!!!!!!

INAUTERIAK 2012 (EGUEN ZURI EGUNA)

Pasa den ostegunean, Eguen Zuri eguna ospatu genuen. Entsaio eta preparatibo asko egin ondoren Untzagara jeitsi ginen desfilea egiteko. Jende piloa zegoen gu ikusteko zain, gurasoak, aititak, amamak, zaintzaileak....
Eguerdian bazkaldu ondoren, apain apain prestatu ginen.   

Argazki asko atera gintuzten hemen doakizkizue batzuk.




 Ikusten duzuenez bakarrik ere nahiko ondo moldatzen gara.



























                    

             

2012/02/08

ELURRA ITURBURUN

Azkenaldi honetan hotza, euria eta eguraldi txarra iragartzen daude. Gaur Iturburu elurtuta esnatu zaigu. Goizez, autobusak bideak garbi euki dituztela eta, Iturburura igo gara.


ZEIN POLITA DAGOEN DENA ELURTUTA!!!!!!

Hotz handia zegoen arren, kanpora atera eta argazki batzuk ateratzea pentsatu dugu.






2012/02/03

PIANOJOLEA 2012

Gaur pianojolea izan dugu. Goizeko 10:30etan hasi da saioa, eta ordu betekoa izan da.
Musika gelan elkartu gara lehen eta bigarren mailakoak eta oso ondo pasa dugu pianojoleak prestatutakoa entzuten eta era berean parte hartzen.

Hemen dituzue argazkiak


Pianojolearen azalpenak entzuten gaude adi-adi.