2012/01/31

2011-2012 IGERIKETA

Aurten ere igeriketa ikastaroa egiten gaude. Jada bigarren astea hasi dugu eta honekin aurtengo azken egunetan gaude. 2.B-2.C taldeak joaten gara eta iaz bezala aurten ere primeran pasatzeaz gain pilo bat ikasten ari gara.

Atera berri ditugun argazki batzuk dituzue hemen ea gustatzen zaizkizuen.

Autobusean jarri eta bagoaz!!!



Prestatzen ari gara igerileku barrura sartzeko





2012/01/30

KUTXAESPAZIORA IRTEERA

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 27an Donostiako Kutxaespaziora joan ginen.
Lantzen gauden gaia Unibertsoa dela eta planetarium txikia ikusi genuen. Oso polita izan zen.
Ikasitako gauza asko entzun genituen arren, hainbat informazio berri ere jaso genuen.
Hortaz aparte elektrizitatearekin zer ikusia duten gaiak ere landu eta experimentatu genituen.
Ondorengo argazkiak horren adibide dira.





Iritsi bezain laister, ordu erdi falta zenez sartzeko barrura, hamarretakoa egiteko aprobetxatu genuen. 





















Planetariumera sartzera goaz.


















Zine baten itxura dauka. Sabaia hobeto ikusteko butakak erdi etzanda daude


















Planetariumeko emanaldia bukatu ondoren, elektrizitate gelara joan ginen. Bertan azalpenak eta experimentu batzuk egin genituen. Asko dibertitu ginen.



Azkenik, Itziarko frontoira joan ginen bazkaltzera.




Bazkaldu ondoren eta etxera bueltatzeko ordua iritsi arte jolasteko denbora librea izan genuen.

2012/01/09

GAUR BE EUSKARAZ (2012ko URTARRILA)

Gabonetako oporrak bukatu dira eta berriro ere ikastolara bueltatu gara.Aurten ere iaz bezala "GAUR BE EUSKARAZ" eguna ospatu dugu eta egindako ekintza desberdinetan primeran pasatu dugu.

Ateratako argazkiak horren adibide.

Haisera musika gelan eman diogu.


Ikusten duzuenez adi-adi gaude.



Ipuin polit bat entzun ondoren min guztiak kentzen dituen pomada majiko bat probatu dugu.
Odorengo argazkietan nagusiekin ari gara jolasten.
Zein ongi pasatu dugun!!!!!!





2011. URTEKO ABENDUKO JAIALDIA

2011ko abenduaren 23a egun polita izan da, goizez jaialdia eta arratsaldez Olentzeroren etorrera .Aurten ere gabonak iritsi dira eta honekin batera hiruhileko honetan egiten den jaialdia.
Aurtengo jaialdiak berezitasun bat izan du,  izan ere Jesus maisua jubilatu zaigu. Hori dela eta omenaldi txikitxo bat egin diogu ikasle eta irakasleek.

Hona hemen ateratako argazkiak.


Ondorengo bi argazkiak 2. mailakoen aktuazkiokoak dira. 




































Jesus maisuari egindako omenaldia.



Azkenenik iritsi da Olentzero Iturburura!!!!!!!!!!!