2012/02/21

MARTITZEN KARNABAL 2012


Gaur martitzen karnabal izanik etxetik mozorrotuta etorri gara. Mozorroak, jolasak, txokolatea, egun berezia da eta, argazki piloa atera ditugu zuek ikus dezazuen zein ondo pasatu dugun.
Halere dena ez da festa izan, lan pixkat ere egin dugu, ikustea besterik ez daukazue.


















              kanpaina bukaera zela eta aretora joan gara gure marrazkiarekin.

















                   Maila guztien artean ederki apaindu dugu gure Argitxo.


Argitxoren ondoan gure mozorroekin, argazki polit bat atera dugu.
Aretoko ekintza bukatu ondoren gelan hamarretakoa jan eta jolasten pasa dugu.



Arratsaldean jolasetan parte hartu dugu. Intxaur jolasa, pelota dantza eta aulki dantza.








Azkenik, txokolate beroa bizkotxoarekin jan dugu.


ZEIN ONDO PASATU DITUGUN AURTEN ERE KARNABALAK!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario