Kaixo lagunok, 2. gaiari "Egipto, Nilo ibaiaren oparia" amaiera eman diogu eta 3.ari hasiera "Urte askoan, txapela kaskoan".
Hona hemen, egindako lana: gure txoko zuria hornitu, piramideak eta obeliskoa eraiki, "deskribapena" eta "descripción" testuak ekoiztu, etabar.
Honekin batera Gabonetako oporrak heldu zaizkigu, beraz, ondo ondo pasa eta datorren urterarte.
2012/12/20
2012/12/11
AGUR SAN ANDRESAK
Hotz eta zaparradekin pasatu genuen San Andres bezpera eskolan. Urteroko moduan azokak eta gure ekitaldia, jendetza erakarri zuen ikastolara.Goiz-goizean taloak eta txorizoa, ondoren, abestiak eta bertsoak, bazkaldu ondoren jolasak eta bukatzeko San Blasa eta erroskilak.
Eta jakinda, hurrengo egunean jaia zela, PRIMERAN!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)